Ander Zabala eta Imanol Garmendia, munduko txapeldun

Ametsa egi bihurtu dute Orioko arraunlariek. Italian izan dira, munduko arraunlari onenekin aurrez-aurre; eta beraiek eraman dute urre koloreko garaikurra

Munduko txapeldunak izandatu dira Ander Zabala Artetxe eta Imanol Garmendia Maiz 23 urte azpiko munduko arraunketa txapelketan. Varese-Italian izan da txapelketa, eta BLM4 mailan (23 urte azpikoa pisu arin gizonezkoak, lemazain gabeko laukoa) hartu dute parte.

Berekin parte hartu duten beste bi arraunlariak Jaime de Haz eta Alvaro Romero dira, Vigo eta Sevillakoak. Egin duten denbora 6:02:35eakoa izan da. Zilarra eskuratu dutenak bi segundora helmugaratu dira, 6:04:75 denborarekin. Brontzea Italiarentzat izan da 6.05:20 denborarekin.