Arraun munduko hizkuntza, Euskal herrian zuzen zuz

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2014ko ira. 11a, 10:12
Arraun munduko hizkuntza, Euskal herrian zuzen zuzen erderara jo du tamalez. (Bai... beti dituzu harnasgunetxoak… bainan hori… gunetxoak… oso txikiak). Federazioek inoiz ez dute jorratu euskara. Araudiak, bilerak, oharrak … %99a, guztiak ez esatea gaitik, erdaraz izaten dira. ACT sortu zenetik, akabo !! Ez bakarrik agintarien hizkuntza, arraunlarien arteko kirol-harreman-hizkuntzak erdarara jo du zuzen-zuzen!! Arraunarekiko euskarak dun aberastasun izugarria pikutara dijoa. Hemen beti gertatzen zaiguna... beste herrialdekoak arraunera etortzen hasi ziren eta beraien hizkuntza nagusitu da. Ez dugu ahalmenik izan olatu horri erantzuna emateko. Orioko arraunlariak ez dira libratu, euskal arraunlariak orohar libratu ez diren bezalaxe. Desastrea da !! Begira gaur bertan Karkaran aipatzen den Puertas anaiarekiko kronika, Noticias de Gipuzkoan alegia... gure herrialdeko egunkaria alajaina... Euskaldun peto-petoak izan eta erdera hutsean jardun. Komunikabideek, federazioek ez digute batere erraz jartzen… bainan aurrera pausoa eman beharrean gaude… puff, betiko gaia, urtea joan urte etorri eta berdin, erabat nekatuta nago. Harnasgunetxoak aipatu ditut… badakit aurten gutxienez bi arraunlari oriotar ukatu egin direla elkarrizketa erderaz egitera… Hori da bidea ??... #aupaorio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!