FER_Espainiako Arraun Federazioak 2014ko Sariak ka

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2014ko urr. 23a, 15:45
FER_Espainiako Arraun Federazioak 2014ko Sariak kategoria bakoitzean norentzat izango diren erabaki du. ORIO Arraunketa Elkarteari urteko klub onena egokitu diote, eta promesa mailan, ORIOko elkarteko kide Ander Zabala santurtziarrari eta Imanol Garmendia donostiarrari. Azken bi arraunlariak munduko txapeldun izan ziren 23 urtez azpiko mailan, pisu arineko lemazain gabeko lauko ontzian, Espainiako selekzioarekin. Sari banaketa ekitaldia 2015eko lehen hirulekoan egingo dutela iragarri dute_zORIOnak !!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!