Orio AE, Italian garaile

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2014ko aza. 11a, 10:32

Torinon –Italian– jokatzen den Silver Skiff Trofeoan, 11 kilometroko proba luzea irabazi zuen bere mailan Alberto Etxartek

Alberto Etxartek, Ibon Urbieta, Jokin Alberdi eta beste hainbatekin elkarteko harrobia prestatzen ari den arraunlari beteranoak, Torinoko Silever Skiff Trofeoan estropada irabazi zuen Men Master B –36-42 urte– beterano mailan. Guztira 519 arraunlarik parte hartu zuten skifean, jubenil mailatik I beterano mailara arte –75 urte–. Guztiak kontutan hartzen dituen sailkapen orokorrean 60. denbora egin zuen Etxarteak, eta bere adin-mailan onena izan zen. Zorionak!

Argazkiak hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!