Arraunlariak sarituak__2014 urtean lortutako kirol

Arraunlariak sarituak__2014 urtean lortutako kirol garaipenengatik Bera Bera eskubaloi taldeak jaso du, gaur, Gipuzkoa Kirolak saria. Aurten berriro lortu baitu, Liga, Kopa eta Superkopa, hirukoitza. Gazteria, kirola eta kultura Diputatu andreak entregatu ditu garaikurra eta sari honekin baterako 3.000 euroak_2014ko Gipuzkoa Kirolak gala gaur ospatu da Orona Fundazioan eta bertan izan dira federazioek saria hori jasotzeko izendatutako 30 izangaiak__Ekitaldian, proposatu diren sarigai guztien kirol merezimenduen goraipatzea egiteaz gain, zenbait kirolariri omenaldia egin zaio: Imanol GARMENDIA (Orio AE, arraunketa olinpikoa), Pasaia Donibane Koxtapeko tripulazioari, Kontxako Bandera eta Emakumezkoen ligan garaile izan delako, Naroa Agirre atletari, Igor Larrea (Kompak), Ion Areitio (trialsin), Richard Oribe (igeriketa), eta Maider Gaztañagari (triatloia). Ikerne Badiolak nabarmen adierazi du, beste urte betez, Gipuzkoako kirolak erakutsi duen maila garaia, kirol mota guztietan, emakumezko zein gizonezkoenetan. Sari honen irabazlea zein den erabaki ahal izateko 30 izangaiek jaso dituzten botoak herritarrenak, Internet bidez, federazioenak eta kirol prentsako ordezkarienak izan dira

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!