DENA PREST EGUN HANDIRAKO. Orio_XVI.Nazioarteko Es

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2015ko mar. 31a, 10:46
DENA PREST EGUN HANDIRAKO. Orio_XVI.Nazioarteko Estropadak. Moilan harmaila prestatu da herritarrek estropada ikusteko. Sarrerak bost eurotan daude salgai Bordatxo eta Aterpe tabernetan. 200 sarrera jarri dira salgai_Cambridge taldea astelehenean iritsi zen oriora. Aste osoan goiz eta arratsalde entrenatuko dute. Gustura daude Orion, Arraunketa Elkarteak emandako aukera eskertu nahi dute_Lau egun gelditzen dira egun handirako. Larunbatean jokatuko da Nazioarteko estropada. Ibon Huegun Orio Arraunketa Elkarteko lehendakariak esan digunez prest daukate guztia: “oriotarrei balkoian bandera horia jartzeko eskatzen diegu, herrian zehar zabaldu ditugun globo horiak erabiltzeko”. Estropada girotzea da helburua Xega baserriko semearen esanetan__HARMAILAKO SARRERAK SALGAI. Giroa berotzen hasia dago plaza inguruan. Nazioarteko estropadan partehartuko duten taldeen palak balkoian jarrita daude, zortzikoa kioskopean eta bandera horiek hartzen dute plaza. Atzo harmaila izango denaren oinarria jartzen ari ziren Orioko Udaleko langileak. Izan ere, portuan harmaila prestatu da herritarrek estropada ikusteko. Sarrerak bost eurotan daude salgai Bordatxo eta Aterpe tabernetan. 200 sarrera jarri dira salgai. Estropada eserita ikusi nahi duten herritarrek azkar ibili beharko dute, ez baitira sarrera asko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!