Orio AE, asteburu honetan ere: "Etengabeko Ubera"

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2015ko api. 21a, 16:44
Orio AE, asteburu honetan ere: "Etengabeko Ubera" / 1) BATELAK, 5 ontzi lehiatuko dira Galiza aldean, Meira-Moañan hain zuzen. Larunbatean sailkapen estropadak, igandean finalak. Ea ba... batel denboraldia txukun bukatzeko aukera dute. / 2) TRAINERILAK larunbatean, emakumezkoen bi ontzi izango dira Donostian jokatuko den Gipuzkoa Ligako lehenengo jardunaldian. / 3) AULKI MUGIKORRA izango da Oria Ibaian igande goizean. Alde batetik, Gipuzkoa Ligako zazpigarren jardunaldia, modalitate eta maila guztientzat eta bestetik Gipuzkoako TXAPELKETA gizonezko absolutu mailako zortzikoentzat (8+ GAB/ABM) / Guztiei, animo eta zorte on !!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!