Batel denboraldia borobildu dute oriotarrak_zORIOn

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2015ko api. 26a, 18:49
Batel denboraldia borobildu dute oriotarrak_zORIOnak !!_Meira-Moaña-Pontevedran ospatu den txapelketan parte hartzeko Orioko bost batelek lortu zuten txartela. Hauetatik, larunbatean hiru sailkatu igandeko "A" finalerako, txapelketak eta dominak banatzen diren lehiarako. Igandeko finaletako emaitzak: TXAPELDUN !! (Emakumezko Jubenilak), BRONTZEZKO domina (Gizonezko Infantilak), LAUGARREN postua (Gizonezko Jubenilak). Larunbatean final haundirako sailkatu ez ziren beste bi batelak "B" finalak jokatu dituzte, guztira ZAZPIGARREN postua lortuz gizonezko kadeteak eta BEDERATZIGARREN postua etorkizuneko emakumeentzat. Hemendik aurrera, aulki mugikorreko modalitatean murgilduko dira. Aupa Orio !! / Bestalde aipatzekoa Orio AEk aurten burutu dun batel denboraldia_14 bandera-titulu izan dira guztira oriotarrak lortutakoak_(4 Gipuzkoako Liga)+(6 Gipuzkoako Txapelketa)(3 Euskadiko Txapelketa)+(1 Espainiako Txapelketa) / Beste datu bat: Gaur Meiran lortutako garaipenarekin, historian zehar 14.a da Oriok lortzen dun Espainiako Txapelketa eta 153.a titulua, guztiak kontutan hartuta_(40_Gipuzkoa Ligak)+(61_Gipuzkoako Txapelketak)+(38_Euskadiko Txapelketak)+(14_Espainiako Txapelketak).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!