Bada Orion usadioa, antzinatik datorkiguna...

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2019ko aza. 19a, 16:50
Orio. BANDEREN BEDEINKAZIOA

_Bada Orion usadioa, antzinatik datorkiguna. Estropadetan irabazitako banderen bedeinkazioa hain zuzen. Arrauna eta estropadak, XIX. mendetik, oriotar komunitateari herri nortasun garrantzitsuenetako bat eman dion aktibitateak ezarritako ohitura. Donostiako Estropadak irabazten diren urteetan beti egiten den ekimena. (Adibide bezela, erreskatatu ditugun bi argazki zahar erakusten dira hemen: 1916 eta 1925).

_2019arte, Donostiako Estropadak 32 aldiz irabaziak ziren Orion. Guztietan gizonezkoen traineruak garaile, 2008an hasi baizen emakumez osaturiko ontzien lehia eta konkretuki Orioko emakumeen taldearena 2010ean.

_Aurten 33. Donostiako Estropadetako bandera lortu da. Bainan bada ezaugarri esanguratsua oraingoan: Emakumeez osaturiko traineruaren garaipena !!.

_Datorren abenduaren 8an ospatuko den Bandera Bedeinkazio ekimenak, badu beraz berezitasun nagusia eta aberatsa. Historia luze hontan, hiru mende ukitzen dituen historia aberatsak, Orioko ondare kultural nagusienetakoa den arraun-estropada aktibitateak, lehenengo aldiz emakumeren garaipena izango du oinarri.

_Beraz, zORIOnak Oriyo !!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!