Apostolu Horiyak_1982-84-86/2019

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2019ko abe. 17a, 12:30

Ez da persona bakoitzari egiten zaion omenaldi personal bat, bakoitzaren atzean eta ondoan egondako guztientzat da gaurko aipamen berezi hau.
(223 emakume kontatuak ditugu Orio AEn jardundakoak gaur arte, 1982-84-86/2019).

2019-12-14_Orio

Apostolu horiyak

Zergatik egin ote zituen Oteizak 14 apostolu?

Gehiago sartzen ez zitzaizkiolako?

Traineruan 14 arraunlari doazelako?

_Orio Arraunketa Elkarteak "14 apostolu horiyak" aurkeztu ditu Orioko elizako zimitorioan. Aurtengo apostoluak emakumeak dira. Gaur egun arraunean ari direnak eta lehen ibilitakoak. Zergatik hamalau? Ba guri ere, Oteizari bezala, gehiago kabitzen ez zitzaizkigulako traineruan.

_Orio Arraunketa Elkartearen datuen arabera, Orioko emakumeak 1980ko hamarkadan hasi ziren arraunean eta geroztik gaur arte lortutakoa sekulakoa izan da. Aurten neskek 20 bandera eta koroa bat irabazi dituzte, liga eta Kontxako bandera besteak beste. Perspektiba berri bat hartu du emakumeen arraunak Orion. Gauza asko lehen aldiz gertatzen ari dira. Eta gertatuko dira.

_Oriok bere historia osoan eta 2019ko denboraldirarte, 824 garaipen lortu ditu, horietatik 698 dira banderak. Eta zenbaki hauek gizendu dituzte aurten gure neska mutilek egindako lanak. Mutilek 19 bandera eta koroa bat aurten. Neskek 20 bandera eta koroa bat.

_Egoera honi erantzun egoki bat eman nahian, Orio Arraunketa Elkarteak emakumeek egindako ibilbide luzeari balioa eman nahi dio. Aukeratutako hamalaukoa, neskek aurraunean egindako ibilbidearen ordezkaria da. Denak dira gure arraun historian mugarri eta bidegile. Ez da persona bakoitzari egiten zaion omenaldi personal bat, bakoitzaren atzean eta ondoan egondako guztientzat da gaurko aipamen berezi hau. (223 emakume kontatuak ditugu Orio AEn jardundakoak gaur arte, 1982-84-86/2019).

2020 Hamalau apostoluen egutegia

Apostoluen argazkia, Orio Arraunketa Elkartearen 2020ko egutegiko irudia izango da. Hauxe da hamalaukoa:

_1980ko hamarkadan, lehen arraunkadak eman zituen neska talde batek. Emakumeak arraunean hasi zirenean han zeuden beraiek. Eta garai hartan oso zaila zen kirol honetan bidea egitea. Hasiera hartan, aulki mugikorra bakarrik, ondoren, tostako ontziak ere bai… lehen estropa haiek zuzeneko testiguak izan ziren. Garai hartako arraunlari haiek izan ziren sua piztu zutenak. Eta orduan etorri ziren Oriora lehen dominak. Orduan irabazi zen lehen Txapelketa. Garai hura ordezkatzen dute hiru arraunlarik:

-          Ainhoa Gozategi Abaurrea

-          Agurtzane Astigarraga Portularrume

-          Leire Alustiza Lertxundi (Lehen Txapelketa irabazi zuen Oriotarra)

_Su horrek noski jarraipena behar zuen. Eta jarraipen bikaina eman zioten ondoren etorritako arraunlariek. Hurrengo urteetan etorri ziren beste maila bateko emaitzak. Seniorretan munduko txapelketan finala jokatzera iritsi ziren Orioko neskak… Espainiako txapelketak ere irabazi zituzten.

_Garai haren ordezkari:

-          Marijo Salsamendi Goñi

-          Maite Lazkano Alday

-          Sara Peña Lizarralde

-          Kristina Korta Esnal (Munduko txapelketan parte-hartzaile)

-          Naiara Campos Morey

-          Jaione Goikoetxea Descarga

-          Eder Etxeberria Korta (Lau aldiz Espainiako txapeldun eta munduko txapelketan ere parte hartu zuen)

_Piztutako suari jarraipena eman zioten haien ondoren, belaunaldi berriak etorri ziren. Txiki txikitatik elkarrekin arraunean ibilitakoak. Modalitate guztietan. Eta Orion lehen aldiz nesken trainerua martxan jarri zenean 2010ean, han zeuden:

-          Itziar Olasagasti San Sebastian

-          Garazi Oliden Gozategi

-          Nadeth Agirre Arruti

_Eta etorkizunari atea irekita utzi nahi izan zaio hamalauko honetan. Bera da aurrekoen transmisioa jaso eta hurrengoengana iristeko katebegietako bat. Orioko uzta berriaren ordezkaria:

-          Rosa Atorrasagasti  Salegi

Zergatik 14?

_Oteizaren eta "hamalauko horiyaren" arteko kontzeptuaren berri eman du Iñaki Arrillagak Orioko artistak. Berak sortu du Orio Arraun Elkartearentzat apostolu arraunlariaren irudia. Jorge Oteiza herrikidea izan du abiapuntu bere eskultura eta margoak sortzeko.

Eskulturak eta margoak sortu ditu bere interpretazioa erantsita. Bere hitzetan “Arantzazuko Apostoluak arraunlariak balira bezala daude irudikatuta”.

2020 Dokumentala: emakumea eta arrauna.

_Datorren urtean Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean, Orio Arraunketa Elkarteak ikus-entzunezko bat egingo du. Arrauna eta emakumeak izango ditu ardatz. Gaur kabitu ez zaizkigun beste guztien ahotsak biltzea izango da gure helburua.
 

Orio AE_EMAKUMEAK_1982-84-86/2019

1970_Orio_III. Nazioarteko Estropadak_1970-08-02 

Urte haietan eta aulki mugikorrean, ez Munduko Txapelketatan, ez Olinpidatan, arraunean emakumeak ez zuten parte hartzen. Horregatik da bitxia Orio AEk 1970n harturiko erabakia: Nazioarteko estropadetan, (1x) skiff-bakarkako modalitatean, emakumezkoen estropada programatu zuten. Hiru emakume frantziarrak hartu zuten parte;  J.Massiasse izan zen garaile, Castelar eta D.Roudes-en aurretik.

1974_Luzerna_SUITZA_Munduko Txapelketak_(Emakumeak 1.go aldia) 

1974. Urte hontan eta historian lehenengo aldiz, FISAk antolatzen dituen Arraunketako Munduko Txapelketak, emakume arraunlarien partaidetza ahalbidetu zuen; Luzerna-Suitzan izan zen.

1976_Montreal_CANADA_Olinpiar Jokoak_(Emakumeak 1.go aldia) 

1976. Urte hontan eta historian lehenengo aldiz, COIk antolatzen dituen Olinpiar Jokoak, emakume arraunlarien partaidetza ahalbidetu zuen; Montreal-Canadan izan zen.

1980_(FER. Emakumeentzat lehenengo txapelketak) 

1980. Urte hontan eta historian lehenengo aldiz, estatu mailako arrauna antolatzen zuen FER-ek, emakume arraunlarientzat txapelketak antolatu zituen; Mequinenza-Zaragozan izan zen. Handik aurrera, bai Gipuzkoa eta Euskadiko federazioak ere, emakume arraunlarientzat txapelketak programatzen hasi ziren.

OHARRA: Emakumeak / Zerrenda / (223)

Fitxa-Lizentzia eginiko lehenengo urtea. Urte bat gora-behera, zerrenda fidagarria delakoan. Elkarteko datuetatik jasotako zerrenda da, bainan baliteke eta seguruenik faltako da bateonbat edo ta batzuen hasierako lizentziaren urtea ez da zehatz-mehatz ondo egongo…

1982-1984_(03)_Hastapenak / Nahi ta ezin / Jarraipenik eman ezinik…

Maite Redondo; Maribi Agirrebeña; Kristina Agirrebeña.

1986_(08)_Orain bai... / Urte hontatik aurrera etengabeko jarduera...

Leire Alustiza; Ainhoa Gozategi; Aingeru Andres; Agurtzane Astigarraga; Itziar Etxeberria; Nora Amilibia; Ana Bernedo; Jone Gozategi.

1987-1998_(23)

Susana Martin; Deisi Frias; Miren Sarasua; Goizargi Lakuntza; Maite Lazkano; Silvia Esnal; Sonia Gama; Ana Moreno; Marijo Salsamendi; Arritokieta Manterola; Naiara Campos; Sara Peña; Kristina Korta;  Eder Etxeberria; Izaskun Manterola; AE.Rodrigo; Mikal Etxeberria; Olatz Aizpurua; Alazne Iribar; Arantxa Arrillaga; Jaione Goikoetxea; Leire Montes; Nora Arruti...

1999_(10)

Ane Bordagarai; Edurne Segurola; Jaione Iribar; Leire Ibarguren; Izaro Beldarrain; Lore Berasaluze; Joana Solaberrieta; Maitane Barba; Olatz Sanchez; Aitziber Astigarraga.

2000_(03)

Leire Baraibar; Eva Mirones; Itziar Segurola.

2001_(04)

Ainara Redondo; Garazi Urretabizkaia; Miren Gurrutxaga; Izaskun Castañares.

2002_(05)

Itziar Olasagasti; Haizea Zinkunegi; Izaro Osa; Nagore Aparicio; Amaia Lizartza.

2003_(01)

Leire Ugarte.

2004_(07)

Eva Aiertza; Ane Escudero; Ilargi Izar de la Fuente; Maialen Odriozola; Agurtzane Subijana; Arantxa Ibar; Ainara Martinez.

2005_(02)

Sarai Lizaso; Saioa Perona.

2007_(10)

Nadeth Agirre; Leire Etxeberria; Lide Lertxundi; Lore Ibarguren; Jone Uranga; Enara Beloki; Miriam Uranga; Irati Lertxundi; Maite Arruti; Aitziber Lizarralde.

2008_(01)

Andrea De Diego.

2009_(03)

Leire Arriola; Garazi Oliden; Ainhoa Illarramendi.

2010_(18)

Yera Arruti; Mireia Uranga; Eider Zubeltzu; Itxaso Azkonobieta; Leire Begiristain; Eider Huegun; Amaia Arregi; Gratxina Lertxundi; Itziar Alkain; Ekiñe Miralles; Eider Arruti; Uxune Lertxundi; Izaro Zubiria; Maria Coloma; Ainara Manzisidor; Ainhoa Pozo; Idoia Larrañaga; Nagore Eizagirre.

2011_(01)

Onintza Olaizola.

2012_(16)

Ane Carrera; Noa San Martin; Itxaso Iriondo; Raiane Lopes; Ane Mujika; Nerea Perez-Oliden; Sara Makazaga; Irene Osoro; Ainitze Gonzalez; Nora Lopetegi; Ohiane Iraola; Leire Garate; Saray Caamaño; Ohiana Soiza; Udane Sarasola; Olatz Solaberrieta.

2013_(06)

June Arruti; Luda Davidenko; Celeste Peixoto; Nagore Gonzalez; Jenifer Maradiaga; Ainara Molina.

2014_(27)

Edith Uranga; Irene Sagarna; Saioa Sayago; Mirari Barrenetxea; Nahikari Larrañaga; Niobe Ferreira; Ainhoa Martikorena; Garazi Genoba; Ane Agirre; Ruth Saez; Naroa Eizagirre; Inge Lertxundi; Esti Markez; Aroa Fernandez; Udane Hoyos; Libe Esnal; Naroa Eizagirre; Aroa Fernandez; Paula Ondozabal; Estibaliz Goñi; Kattalin Zubizarreta; Erika Gonzalez; Lierni Goikoetxea; Lukene Lizaso; Maria Gutierrez; Norma Villabañes; Uxune Garai.

2015_(29)

Arhane Azkue; Aroa Sanchez; Maddi Alkain; Ane Arruti; Larraitz Coloma; Laida Romero; Nerea Garcia; Intza Erkizia; Amaia Oliden; Lydia Etxañiz; Laura Cabanillas; Ana Manterola; Leire Iturralde; Sarai Idigoras; Maider Uranga; Ixabel Alkain; Maider Uranga; Aitziber Fernandez; Larraitz Coloma; Tayde Gomez De Segura; Miren Iriondo; Maitane Urruzola; Maialen Aizpuru; Andrea Martin; Maria Martinez; Iraide Ruiz; Olaia Martinez; Irene Arbeo; Tania Perez.

2016_(04)

Rosa Atorrasagasti; Jennifer Rodriguez; Nerea Urbieta; Olatz Agirregabiria.

2017_(11)

Nahikari Estevez; Idoia Fernandez; Onintza Gonzalez; Nagore Iturralde; Joana Lertxundi; Saioa Olasagasti; Miryam Aizpurua; Laura Jaramillo; Edurne Moreno; Laura Triñanes; Amaia Zuaznabar.

2018_(22)

Naroa Altuna; Ainhoa Garcia; Irati Garrido; Haizea Gozategi; Ania Idígoras; Nazareyh Mayorza; June Rodriguez; Maren Tapia; Uxue Eizagirre; Malen Garmendia; Uxue Korta; Arene Lacoste; Cecilia Korta; Magali Lacoste; Libana Taboada; Nerea Badiola; Olatz Ortega; Amaia Galdos; Izaro Etxaniz; Laida Arruti; (INK) Enara Nanclares; Mireia Ochoa.

2019_(09)

Edith Goenaga; Naroa Manterola; Saioa Sanchez; Vicky Piñeiro; Leire Alcala; Sandra Piñeiro; Amets Aranguren; Ane Erkizia; Paula Rojo.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!