Orio AE eta azken 24 urte / Kirol-Memoria / Datu batzuk…

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2023ko urr. 3a, 11:12

GERTATUTAKOA JARRI DET...

Orio AE eta azken 24 urte / Kirol-Memoria / Datu batzuk…

Estatuak, nazioak, independentismoak, gure Herria, gure Oriyo, klima aldaketa, berotze globala, ahalduntzea, erreferenteak, ekintzaileak, genero berdintasuna, justizia soziala, publikoa eta pribatua, ekonomia, pentsioak, osasuna, turismo-mota, industrializazioaren gainbehera, arrantzaleen bukaera, aisialdia, ongizatea, erronkak, kirola, emaitzak, ea, ea... Besteak beste, gai guzti hauetaz jarduten gara han eta hemen.

Orio AEren jarduera integralean ere, gai guzti horiek markatzen dituzten hainbat pausoek eragiña dute. Haundia gainera. Elkarte dinamikoa da, jende asko pasatzen da bertatik, jende asko jarduten da lanean eta logikari jarraituz, aldaketak etortzen dira bata bestearen atzetik, txikiak eta haundiak.

Hemen eta orain, txostentxo hontan, ez da azalduko Orio AEren filosofia / Jarraitu edo hartu behar duen bidea.

Bakarrik, Orio AEren azken 12 urtetan jasotako kirol-akitibitatearen datu-sortaz aparte, besteak-beste azken 24 urteko kirol-emaitza konkretu batzuk azaldu eta horiei buruz “puntualizazioak” azpimarratzeko ahalegiña egingo da.

Taula Orokorra/Orio AE: Datu-mota berdiñak aplikatuz, azken 12 urteek emandakoa.

Lehenengoz, goiko taulari jarraituz, goazen zenbaki batzuk azpimarratzera:

1.140          Estropada-Jardunaldi ofizialak burutu dira.

5.718          Ontzi uretaratu dira konpetizio ofizialetan.

45.266       Pertsona mugitu dira estropada ofizialetara.

1.326          Sari desberdinak lortu dira / Modalitate eta Maila Guztietan

SARIAK:  

* 128          Trofeoak/Bestelako Sariak  / Modalitate eta Maila Guztietan  

* 913          Dominak/GAF+AEF+FER      / Modalitate eta Maila Guztietan  

* 285          Banderak / Modalitate eta Maila Guztietan

-----------------------------------------------------------------

Datu orokor hauetatik “azpiko” datu batzuk konkretatuz eta lortutako sari guztietatik, Txapelketak azalduz:

278               Txapelketak Guztira  / Modalitate eta Maila Guztiak  / GAF+AEF+FER

TXAPELKETAK:              

* 146          GAF.             Gipuzkoako Txapelketak               / Modalitate eta Maila Guztiak  

* 115          AEF.              Euskadiko Txapelketak                  / Modalitate eta Maila Guztiak  

* 17             FER.             Espainiako Txapelketak                 / Modalitate eta Maila Guztiak

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Bestalde eta bigarrengoz, Elkartearen azken 24 urteetako Kirol-Memoriak erreparatuz, (2000-2023), Orio AEko arraunlarien goi-mailako (Arraunketa Olinpikoa eta Trainerua) konpetizio-emaitzari begiradatxoa emango diogu:

1_) Arraunketa olinpikoan SENIOR/ABSOLUTU mailako Urrezko domina/Txapelketak aipatuko ditugu (2000-2023):

90                  Txapelketa/Urrezko Dominak Guztira  / GAF+AEF+FER

TXAPELKETAK/URREZKO DOMINAK:

* 36             GAF.            Urrezko Dominak       / Gipuzkoa Txapelketak                / Modalitate Guztiak

* 41             AEF.             Urrezko Dominak       / Euskadiko Txapelketak              / Modalitate Guztiak

* 13             FER.            Urrezko Dominak       / Espainiako Txapelketak            / Modalitate Guztiak                                                                     

****            (2014).       Bi arraunlari Munduko Txapeldun (-23)

-----------------------------------------------------------------

2_) Tosta arraunketako goi-mailako konpetizio-emaitzari begirada emanez, eta TRAINERUAri erreparatuz, besteak-beste Donostiako Estropadatako irabazleak (2.1); ACTko ligako irabazleak (2.2) eta ACTko estropada-garaile kopuruak aztertuko ditugu (2.3):

*2.1)_Donostiako Estropadak / Kontxan Irabazleak (2000/2008-2023):

7                     Bermeo/Urdaibai                              2010-2011-2014-2015-2016-2022-2023

6                     Orio                                                     2000-2007-2017-2019-2020-2022

5                     Hondarribia                                       2005-2013-2018-2019-2020

5                     San Juan                                           2014-2015-2016-2017-2018

5                    Galizia                                                 2008-2009-2010-2011-2012

4                     Castro                                                2001-2002-2006-2008                                         

2                     Kaiku                                                   2009-2012

2                     Astillero                                              2003-2004

2                     Donostia/Arraun Lagunak              2021-2023

1                     Santurtzi                                            2021

1                     Zumaia                                               2013

Azpimarratzekoak:

-) 24 urte hauetan, Orio da gizon eta emakumeetan irabazi dun elkarte bakarra.

-) Historian zehar, Zumaia, San Juan eta Orio dira gizon eta emakumeetan irabazi duten elkarte bakarrak.

-) Ez da ere ahaztu behar 2011n eta 2012n Donostiako Estropadatara ez ginela sailkatu.

-----------------------------------------------------------------

*2.2)_ACT Ligako Irabazleak (2003/2009-2023):

9                     Bermeo/Urdaibai                              2004-2007-2008-2010-2016-2017-2018-2022-2023

5                     San Juan                                            2014-2015-2016-2017-2018

4                     Orio                                                     2019-2019-2020-2022

3                     Hondarribia                                       2006-2014-2015

3                     Kaiku                                                  2011-2012-2013                                                                              

2                     Astillero                                             2003-2005

2                     Santurtzi                                           2020-2021

2                     Zumaia                                              2012-2013

2                     Donostia/Arraun Lagunak              2021-2023

1                     Castro                                                2009

1                     Galizia                                                2009

1                     Galizia/Gipuzkoa (exaequo)          2010

1                     Getaria-Tolosa                                 2011

Azpimarratzekoak:

-) Historian zehar, Orio da gizon eta emakumeetan irabazi dun elkarte bakarra.

-) Ez dugu ahaztu behar, 2011n ARC1-Bigarren mailara jaitsi ginela.

Ondo erreakzionatu eta 2012n ARC1eko estropada guztiak irabaziz, ACT-Eusko Label Liga-Lehen mailara igo.

-) Hori bai, beheko mailetan, 3 Liga irabaziak ditugu:

1 ARC1 Liga. 2012 (“A” Taldea)

2 ARC2 Liga. 2019-2023 (“B” Taldea)

-) Bestalde eta bitxikeria, (Eusko Label + ARC1 + ARC2) irabazi dituzten elkarte bakarrak, Astillero, Kaiku eta Orio dira.

-) adi !!, lau Ligak (Euskotren + Eusko Label + ARC1 + ARC2) irabazi dun elkarte bakarra da Orio.

-----------------------------------------------------------------

*2.3)_ ACTko estropada-garaile kopuruak (2003/2009-2023).

ACTk bere sorreratik, (2003 Gizonak + 2009 Emakumeak) Ligako jardunaldiak.

ACTk, aparte eta bere kabuz, beste estropada batzuk antolatu zituen 2003 eta 2007 bitartean (konkretuti 4 estropada soilik).

Guztiak kontutan hartuta :

98                  Bermeo/Urdaibai                                                     

96                  Orio  (52) + (44)

93                  Hondarribia                                                                  

Azpimarratzekoa:

-) Hiru talde hauetatik, Orio da gizon eta emakumeen estropadak irabazi ditun elkarte bakarra.

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Bukatzeko puntualizazio labur batzuk (3):

*_) (Urteetan epe luzeago hartuta…) 

360               Orio AEk antolatutako estropada kopurua (1991-2023 / 33 urte)

ANTOLATUTAKO ESTROPADAK:

* 182          Aulki Mugikorreko Estropadak  

* 46             Bateletako Estropadak  

* 29             Traineriletako Estropadak  

* 103          Trainerutako Estropadak

-----------------------------------------------------------------

**)_Orio arraun-konpetizioan (olinpikoa eta tostakoa) bilatzen den beste hainbat elkarte/herri/hiritaz datu-adibidetxo batzuk.

Biztanleria kontutan hartuz:

ORIO: (6.000 biztanle gaur egun)

Sevilla (680.000);   Banyoles (20.000);  Donostia (189.000);  Hondarribia (17.000) ...

Bermeo (17.000);   Boiro (19.000);  Kaiku (27.000);  Tolosa (20.000) …

Azpimarratzekoa:

-) Esan genezakegu,  gaur egun eta kasik historia guztian zehar bezalaxe,  beste Elkarte askorekiko desabantailan gaudela errekurtso humanoak, ekonomikoak eta mota guztietako baliabideak izan eta lortzeko garaian.

-----------------------------------------------------------------

***)_(1986-2023/37 Urte) aldi hontan, elkarteko estatutoak agintzen duenari jarraituz, hauteskunde-prozesuak bete dira puntualki.

10                  Zuzendaritza-Talde ofizialak.

50                  Zuzendaritza-Taldetik pasa diren pertsona desberdinak.

Azpimarratzekoa:

-) Urte guzti hauetan, kirol estamentuei dagokion legedia zuzen kunplituz, Orioko pertsona ugari inplikatu da “muxutruk” Elkartearen jarduera zuzentzeko ahaleginetan. (2023an ere, aurten, tokatzen den prozesua ireki da, zuzendaritza berria osatzeko)

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Guzti hau irakurtzen duzuenoi, seguraski mota guztietako iritziak sortaraziko dizkizue.

- Joera ona, erdipurdikoa edo txarra darama Elkarteak…

- Bikaina, ona edo eskasa da Elkartearen jarduera…

- Bide onetik edo txarretik doa Elkartea…

ea, ea, ea…

EZTABAIDAGARRIA GUZTIA.

Ea bada, elkartearen jarduera analizatu eta erronka berriak ezartzerakoan, datu guzti hauek baliagarriak izaten diren.

(Urte ugaritako jarduera/joera indikatzen dutelakoan…)

Orio, Urria 2023 / Joxemari Olasagasti Arruti / Orio AEko bazkidea: 388 Zbka.

GERTATUTAKOA JARRI DET...

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!