mila esker Gorka !!

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2023ko aza. 18a, 18:03

Gorka TOLEDO / Orio AE

 

Gorka TOLEDO

Orio AE / 2013-2023 (11 Urte)

Eskerrik asko bai Gorka.

Hamaika denboraldi osatu dituzu klubean.

Kasik beti, bigarrengo traineruan.

Egunkari, irrati eta telesbista gutxitan azaldu zara…

Bai ordea jasota dauzkagun makina bat argazki eta datuetan.

Gorka patroi, hankeko, aurrekalari, babor-espaldan…

Tokatzen zen eta agintzen zuten edozeinetako tostan.

Beti prest eta baikor !!

Zenbatetan, estropada eta trainerua osatzeko arraunlariak juxtu-juxtu…

… eta Gorka soluzioa.

Datuek esaten digute 134 traineru-estropada ofizial burutu dituzula.

(Historian zehar eta Orioko bigarrengo traineruarekin estropada gehiena burutu dituna zara).

Beste asko ordezko bezela, lehorrean, kuadrilakideak animatuz.

Hainbeste urtetan egunerokotasunean murgilduta osatutako entrenamenduak kontatzen hasi ezkero... ai ama !!...

ERRALDOIA EGINIKO LANA GORKA !!

Besteak-beste, bi ARC2 Liga (2019 + 2023) eta hamar bandera irabazi dituzu patroi-titular moduan eta beste bandera bat arraunlari-tostan.

Patrontzan, aurreneko bandera: Erandio 2018-08-05 / Azkenengoa: Hondarribia 2023-08-06.

Tartean lortutakoak: Santoña-2018; Elantxobe-2019; Mutriku-2019; San Juan-2019; Colindres-2019; San Juan-2023; Donostia-2023; Ondarroa-2023 eta Astillero-2023 arraunlari bezela.

Jakin dugu San Pedron eta Eusko Label Ligan arituko zarela 2024n.

Hemendikan, zorterik onena opa dizugu ibilbide berri hontan Gorka !!

Berriz, esker mila Gorka !!

Orio. 2023-11-18

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!