D3M plataformaren aldeko sinadurak

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Ezker Abertzale udaltaldea 2009ko urt. 14a, 20:04
Euskal Herriak behar duen ALDAKETA DEMOKRAZIA 3.000.000

Martxoaren 1ean Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako herritarrok Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak ditugu. Dudarik gabe, hauteskunde hauek oso garrantzitsuak izango dira herri honen etorkizun hurbilerako, izan ere, lehendakaritza nork eskuratu baino, hemen jokoan dagoena da herri hau eskenatoki demokratiko baterantz hurbildu edo urruntzen dugun.

Euskal Herrian Lizarra-Garazirekin batera, aldaketa politikoaren nahia eta beharra inoiz baino argiago azaleratu ziren. Hau da, Euskal Herriak duela hitza eta erabakia, edo beste modu batera esanda, Euskal Herriak eskubidea duela libre eta demokratikoki bere etorkizuna erabakitzeko, eta bi Estatuek hori errespetatu behar dutela. Horixe da gatazka politiko eta armatua konpontzeko gakoa. Eta horretarako elkarrizketa eta negoziazioa dira bidea.

Eta hain zuzen, helburu horren baitan aurkezten da Demokrazia 3 Miloi- D3M hautes elkartea hauteskunde hauetara: Lizarra-Garazin oinarri ziren aldaketa politikorako baldintzak indartzeko, eta modu horretara, eskenatoki demokratiko bati ateak zabaltzeko, non euskal herritar guztiok proiektu politiko guztien artean, baita independentziarena ere, aukeratzeko eta, horren ondorioz gauzSinadurak D3Matzeko, eskubidea izango dugun.

D3M bokazio horrekin jaio da: demokraziarik gabeko egoera hau (erabakitzeko eskubidea ukatua eta salbuespen egoera gordina) atzean uzteko eta etorkizunari begiratzeko.

Baina, horretarako ezinbestean zure sinadura behar dugu:

- Zure sinadura, alderdien legea atzean uzteko

-Zure sinadura, alderdi politiko guztiek hauteskundeetan parte hartzeko aukera berdintasunean parte hartzeko eskubidea dutelako

- Zure sinadura, eskenatoki demokratiko bati ateak zabaltzeko

Orioko udaletxean ere zure sinadura eman dezakezu.

 Egunak eta ordutegia:

- Urtarrilaren 13tik 23ra bitartean:

astelehenetik ostiralera 8:30-14:30;

larunbatean (urtarrilaren 17an) 10:00-13:00

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!