Udalbatzarra izango da datorren asteartean

Ohikoa denez, hilaren bukaeran, azkeneko asteartean, (urtarrilaren 29an, arratsaldeko 19:00etan) Udalbatzarra izango da. Hainbat punturen artean, Orioko EAE-ANVko udal taldeak hiru mozio aurkeztu ditu:

1. Arrantza sektoreari buruzko hausnartze eta sustatze proposamena.  LAB sindikatuak bultzatzen du arrantza sustatzeko kanpaina eta kostako herrietan eta kofradeitan lantzen ari da proposamena hau. Gu proposamen honekin ados gaude eta sektorea berpizteko ahaleginak egingo ditugu.

2. Torturen aurkako mozioa: Berriro ere, azken hilabetean  izan diren tortura kasuen larritasuna ikusita,  egoera hau salatzeko eta berriz ez gertatzeko, behar diren baliabideak jartzea proposatzen diogu Udalbatzarrari.

3. Prekarietateari STOP! mozioa: lan baldintza eskasak lan istripuak eragiten ditu. 2007ko urtean 117 langile hil ziren lan istripuetan, eta milaka zauritu izan ziren. Aurten, dagoeneko 5 langile hil dira istripuen ondorioz, horietako bat oriotarra.

Mozioek duten garrantzia ikusirik, oriotar guztiei udalbatzarrera etortzeko eta parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu.