Bigarren eskuko arropa eta osagarrien azoka egingo dugu Saregilen

Abenduaren 16an, larunbatean, izango da azoka Saregile, Orioko Emakumeon* Etxean, 10:00etatik 14:00etara.

Saregileko erabiltzaileen ekimenez bigarren eskuko arropa eta osagarrien azoka egingo da larunbat honetan, abenduaren 16an, Emakumeon* Etxean. Etxean ditugun jantziei bigarren bizitza emateko asmotan sortu da ekimena, eta herritarrak gonbidatu nahi ditugu parte hartzera; izan ere, aurrera begira, gai honen inguruan aritzeko taldetxo bat osatzea eta azoka gehiago egitea da asmoa.

Larunbat honetan 10:00etatik 14:00etara egingo da lehen azoka.