"Dibina" Orioko Curriculumean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko curriculuma sortzen 2014ko mar. 17a, 19:35

Kaixo!

Duela aste pare bat Iban Egigurenek “Dibina” dokumental laburra publikatu zuen sarean. Ikusi bezain laster, lana Orioko Curriculumean txertatzeko gonbita egin genion.

Azaldu izan dugun bezela, lau arlotan banatu dugu aurtengo bilketa fasea (Gizarte Zientziak, Euskara, Natur eta Osasun Zientziak eta Musika) eta Dibinaren bideoari Gizarte Zientzien arloan egingo diogu tartetxoa, material osagarri gisa.

Idatzizko txostena osatzeaz gain, arlo bakoitzerako material osagarria ari gara biltzen (argazkiak, bideoak, testuak...) eta ustez Orioko Curriculumean lekua izan dezakeen zerbait baduzue, estimatuko genuke gurekin harremanetan jartzea. Idatzi lasai gure postara (oriokocurriculuma@gmail.com) edo Facebook-eko profilera eta gustura hartuko zaituztegu!

Azpian duzue Ibanen lana ikusteko esteka. 

http://ibanegiguren.wordpress.com/film-video/

Ondo bizi!

null

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!