Hutsetik

Erabiltzailearen aurpegia Orioko curriculuma sortzen 2014ko urt. 20a, 13:45
 

Orioko Curriculuma sortzea adinako erronka da Orioko Curriculuma bera proiektu bezala herritarrei azaltzea. Helburutzat zer dugun argitzea. Nola egin nahi dugun ulertaraztea... 

Orain artean gure lantxoen emaitzak publikatu ditugu gure webgune eta sare sozialetan eta blog honekin, sukaldeari lehioa jarri nahi izan diogu; gauzak egiten goazen heinean, nola egiten ditugun azaltzen joango gara, Orioko Curriculuma sortzeko prozesuaren berri ematen. Horrela, hobeto ulertuko dituzue proiektu honen xede, atal ezberdin, zailtasun eta ñabardura guztiak.   

Jakinmina duenarentzat, lehengo urtean sortu genuen www.orio3ten.org webgunean bada informazio pixkat. Noski, edozein zalantza, iradokizun, ekarpen edo afaltzera gonbidatu nahi bagaituzue ere, idatzi lasai gure postara: oriokocurriculuma@gmail.com.

Saiatuko gara blog hau sagardo basoa bezela betetzen: fresko eta sarri. 

Maialen Sarasuak egin zigun bideo ederra duzue azpian. Hutsetik hasita, gaurkoz nahikoa trago batekin.

Txoootx! 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!