HERRIKO TALDE ERAGILEEN ESKAKIZUNAK

Erabiltzailearen aurpegia OKK gazte asanblada 2008ko eka. 3a, 13:30
Herriko hainbat taldek, Udalarekin elkarlanerako baldintza gisa, honako eskakizun hauek luzatu dizkiogu.

Sarrera:

Duela hilabete inguru, Orioko hainbat eragile elkartu ginen festen aitzakian bilera bat egiteko. Udalak egin zuen bilerara ez ziguten konbokatu, baina gu elkartu eta hainbat proposamen egin genituen. Bilera horietan Udalarekin parte hartu edo ez eztabaidatzen ari ginela, zenbait taldek urte osoan zituzten beharrak asetzeko Udalaren laguntza izan ez zutela identifikatu genuen. Hortaz, eta herriko festak urte guztiko lanaren ordainketa direla uste dugunez, eta helburua ondo pasatzeaz gain herriko eragileen parte hartzea bultzatzea denez, hainbat eskakizun egiten dizkiogu Orioko Udalari.

Eskakizunak:

  • Hilean behin (edo beste maiztasun batekin) harremanak, bilerak edo batzorde bat sortu. Kultur eragileen batzorde bat. Bertan hartzen diren erabakiak esanguratsuak izan daitezela. Erabakiak bi aldeetatik proposatu eta egutegi egoki bat egin kultur eragile ezberdinekin.
  • Eragile hauek kulturako aurrekontuetan parte hartu ahal izatea.
  • Informazio eskubidea: Formato ezberdinetan zabaltzen den kaleko informazioa ez kentzea. data errespetatu eta aste beteko iraungipena izan dezatela.
  • Antolatzen diren ekintzetan erraztasunak jarri: Hurrengo eguneko garbiketa, komun eramangarriak...
  • Gaztetxe bat antolatu nahi denez, bitartean toki apropoz bat jartzea ekitaldiak egiteko, eta azken hau bermatzeko jarrera azaltzea.
  • Kosta tailerreko egoera hobetzea: Ituteak, higienea, giltzak...
  • Kultur etxeko erabileran malgutasuna: Ordutegiak...

 

 

OHARRA: testu hau ez da OKK Gazte Asanbladak idatzia, herriko hainbat talde eragileren artean adostutako testu bat baizik. Noemi Ostolaza, "Kultura, Gazteria eta Festak" batzordeko buruari emana 2008ko ekainaren 2an. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!