OKK GAZTE ASANBLADA JUSTIZIA-JAUREGIAN

Erabiltzailearen aurpegia OKK gazte asanblada 2008ko mar. 20a, 20:54

2008ko martxoaren 4an muntoko planari buruzko ez-ohiko bilkuraren ondoren gertaturiko istiluak direla eta, OKK Gazte Asanbladako kide bat Donostiako Justizia-Jauregiko epaitegira zitatua izan da, "atentado agentes autoridad" salaketapean. Gazte honek 17 urte dituenez, bere guraso eta abokatuarekin aurkeztu behar du adin-txikikoen fiskalian martxoaren 27an. 

Momentuz, kide bat bakarrik deitu duten arren, besteok ere patu bera espero dugu, agiriak diligentziak ireki direla argi uzten baitu.

Hau guztiagatik, orain arte jendeak erakutsitako elkartasuna eskertu nahi dugu, bide batez, ondorengo egunetan izan daitezkeen mobilizazio ezberdinetarako gure gonbitea luzatuz.

ADIERAZPEN ASKATASUNA, errepresiorik ez!!!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!