OKK asteren balorazioa eta esker ematea

 

badakigu talde guztiek egiten dituzten ekintzen balorazioa egitean beti positibotzat azaltzen dutela, baina egia esan, otsailaren 18tik 24ra gozatu berri dugun lehen OKK aste kulturala erabat borobila izan da alde guztietatik begiratuta: partaidetza ugaria, ezbehar fisikorik gabe, kalte materialik gabe, inguruarekiko errespetagarria... egitarauko ekintza ezberdinetara agertu zareten guztioi mila esker, zuentzat antolatzen baititugu horrelako gauzak eta zuen erantzuna betiko moduan bikaina izan da. hurrengo urterako saiatuko gara egitarau zabalago bat egiten adin ezberdinei egokitua, herri guztiak parte har dezan, nahiz eta kamiseta tailerrak umeengan arrakasta handia izan zuen.

 

besterik gabe, beste behin beren ezinbesteko laguntza eskaintzeagatik, mila esker bereziki ondorengo personajillo hauei:

joseba brit ta unai azkarate (musikos de palo); liga asanblearia antifaxista (gora egunkaria!!!); koko ta zorione (adierazpe-n askatasun-a) ; errikotxia (punteria txarreko globo jaurtitzailek); makatza, etxeberria ta koldo (egiya esan, makarroyak etzitxauden txarrak), unai apaiza (elizako ateak zabalik dituzue); erantzun! eta burux lee (hoi belarriko miƱa).

 

benetan eskerrikasko denori, eta gogoratu hurrengo zita handia maiatzaren 10.ean izango dela, urtero ospatzen dugun KUKUARRI GAZTETXE egunean. ondo segi.