30 bazkide, 78 komunikabide eta 299 udalerritara zabaldu da gaur TOKIKOM, Debako eta Ermuko aldizkariak taldera batu ondoren

Erabiltzailearen aurpegia TOKIKOM 2023ko mai. 12a, 13:06
30 bazkide, 78 komunikabide eta 299 udalerritara zabaldu da gaur TOKIKOM, Debako eta Ermuko aldizkariak taldera batu ondoren 2

Ermuan egin duen Ohiko Batzar Orokorrean, TOKIKOMek Debako Berriketan eta Ermuko Drogetenitturi toki komunikabideen bazkidetza eskariak onartu ditu aho batez. Gauzak horrela, honezkero 30 bazkidek osatzen dute euskarazko toki komunikabideen taldea. Guztien artean 299 udalerritara iristen den 78 komunikabideko sarea osatzen dute. 10. urteurreneko balantze positiboa Hamargarren urteko balantze positiboa egin du TOKIKOMek Batzarrean. Bere sorreraren 10. urteurrenean, taldeak elkarlan bide sendoak ireki ditu komunikazioaren esparruko beste eragile batzuekin, hala nola EiTB taldea, datu kazetaritzaren lanketan oinarritutako Saretzen proiektuaren bidez, eta Espainiako beste toki komunikabideen hainbat elkarterekin, joan den martxoan Getxon batera sinatutako manifestuaren lanketaren bidez. Txirrindulariak.com-ekin egindako hitzarmenari esker,

Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: 30 bazkide, 78 komunikabide eta 299 udalerritara zabaldu da gaur TOKIKOM, Debako eta Ermuko aldizkariak taldera batu ondoren

Osorik irakurri

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!