Andatzako auzo eguna

Erabiltzailearen aurpegia Uhartemuño Kultur Elkartea 2014ko aza. 4a, 12:17

Azaroaren 8an ospatuko da Andatza auzoko eguna eta egitarau oparoa antolatu dugu:

Azaroaren 8an, larunbat honetan, Andatza auzoko eguna izango da. Goizean goizetik hasi eta goizaldera arte luzatuko da festa. Egitaraua hau izango da:

09:30 Diana: Kazuelak, tapak... nahi duzuena ekarri, libre.
10:30 Heldu eta haurren arteko jolasak
11:30 Indarberritzea
12:00 Umejolasak
13:00 Toka txapelketa
Ondoren Trikipoteoa
14:00 Bazkaria Uhartemuño elkartean
Ondoren Mus txapelketa
17:30 Umeentzako Altxorraren bila
19:30 Patata tortilla txapelketa
Ondoren Erromeria

Bazkariaren prezioak honakoak dira: helduak 25€ eta 12 urtetik beherakoak 10€. Txartelak salgai Uhartemuño Elkartean edo 686824304 telefonora deituta. Ostegunean amaituko da txartelenen salmenta, hortaz, animatu!

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!