1920ko hamarkadan garia jotzeko makina 'Etxetxon'

Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko hirugarren argazkia Aiako herrigunekoa da. Hain zuzen ere, Etxetxoan ikusi daiteke gizonezko lagun talde bat, garia jotzeko makinarekin.

Aiako herria betitik egon da nekazaritza eta abeltzaintza lanei lotuta, eta horren adibide da argazki hau. Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko hirugarren argazkia da hau. Etxetxoan garia jotzeko makinarekin azaltzen da lagun talde bat, eta argazkia 1920-1930 urte ingurukoa da. Garai hartan agertu ziren garia jotzeko makinak, eta baserriz baserri ibiltzen ziren auzolanean jardun horretan.

 

Aiako Udalaren Aia: 1.000 urteko oroimena liburutik ateratako argazkia da.