Lehenengo danborrada

Gabonak bukatu berri, San Sebastian eguna iristeko gutxi falta da. Hori horrela, Orioko danborradako argazki bat hautatu da Zaharrak Berri argazki zaharren atalerako. Izan ere, Orion ere egiten zen danborrada; San Pedro jaietan, ordea.

Bi aste besterik ez dira falta San Sebastian eguna iristeko. Horregatik, Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko urtarrileko argazkia, danborradakoa da. Izan ere, Orion ere egiten zen danborrada, San Pedro jaietan, ordea. Argazkia, 1945. urtekoa da, lehen danborrada egin zenekoa.

Bertan agertzen dira danborradako kideak eta txistulariak. Goian, ezkerretik hasita, danborradakoak: Justino Salsamendi, Periko Loidi, Joxe Peña, Jose Ramon Salsamendi, Antonio Igartua, Jose Migel Lasa, Eladio Zubizarreta eta Joxe Ibarbia. Bigarren ilaran daude: Remigio Lertxundi Akaña, Inazio Leunda, Erramon Peña, Bixente Larrañaga, Jose Mari Oliden, Santi Ibirriaga, Manuel Urkizu eta Benjamin Sagarna. Makurtuta, beheko ilaran: Joxe Oliden, Joxe Zaldua, Manuel Potxotxo eta Gabriel eta Lontxo San Sebastian.

Iñaki Iturainen Orio: Historia argazkitan liburutik ateratako argazkia da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!