1950ean plaieroetako finalera iritsi zen Orioko gizonezkoen taldea

Apirileko argazki zaharra Oriokoa da. Orioko gizon talde bat Zarauzko plaieroetako finalera iritsi zen, 1950. urtean.

Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko maiatzeko argazkia, Orioko gizonen plaieroetako talde batena da. Hain zuzen ere, asteburu honetan izan dira Zarauzko Hondartza Futboleko finalak, eta 1950. urtean Orioko gizonezkoen talde bat iritsi zen baita ere azken fase horretara. Orduan Aritzbataldeko futbol zelaian jokatu zuten finala.

Argazkian ageri dira, goian, ezkerretik hasita: Benedikto Etxeberria, Luis Lertxundi, Jose Mari Oliden, Jose Lucas, Eladio Zubizarreta eta Justino Salsamendi. Behean, ezkerretik eskuinera: Xixario Uranga, Sertorio Molinero, Jesus Molinero, Joxe Barjacoba eta Jose Antonio Lizaso.

Iñaki Iturainen, Orio. Historia argazkitan liburutik ateratako argazkia da.