IRRIEN LAGUNAK, BAI

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2015ko mar. 5a, 10:30
Pasaiako Albaolan jaso genuen saria.

Irrien lagunak, bai!

Irrien lagunak gara gu!

Euskararen unibertsoan gabiltza, denok elkarrekin, elkarrekin denok. Guk, Zaragueta Herri Eskolatik gure apurtxoa jartzen dugu eta tarteka-marteka, ordaintxoak jasotzen ditugu gure satisfakziorako.

Irrizale saria eman diote Zaragueta Herri Eskolari. Gure eskolan Irrien lagunak jasotzen dugu eta ikasleek aldizkariaz gozatzeko aukera izaten dute. Horregatik eman digute saria. Eskolako zuzendaria, Xubi, Pasaiako Albaolara joan zen beste hainbat lagunekin batera saria jasotzera.

Guretzako albiste ona izan da. Bere neurrian, animoa ematen du horrelako ekintza batera deituak izateak. 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!