ESKERRIK ASKO

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2015ko api. 22a, 09:25
Korrikako kilometroa aldatzea ahalbidetu zenutenoi.

Beranduegi izan gabe, lerro hauen bitartez Zaragueta Herri Eskolako kideok gure eskertza plazaratu nahi diegu Herrio Natur Taldeari eta Goiko Kaleko Festa Batzordeari Korrika Oriotik pasa zenean eskaini ziguten laguntzagatik.

Korrika Batzordeak urtero bezala zozketa bidez banatzen ditu herriko kilometroak eta bigarrenez jarraian herri-erdigunetik urrun tokatu zitzaigun aurtengoa (Sarikolatik-Botalekura).

Azken unean kilometro aldaketa egiteko beharra ikusi genuen bertan gure haurrekin segurtasunez bidea egiteko arriskua ikusten genuelako.

Bi talde hauei trukea egiteko eskaera egin genien eta segituan eman ziguten baiezkoa.

Mila esker bihotz-bihotzez gure haurrei Korrikak suposatzen duen jaian bete-betean parte hartzen laguntzeagatik. Heziketa egunez egun eta apurrez apur egiten dugunaren jakitun gure haurrak Herritar parte-hartzaileak hezteko bidean eman diguzuen laguntzagatik.

Zerbait behar izanez gero badakizue gure etxeko ateak zabalik dituzuela herriko talde guztiek!

Mila esker eta ondo izan!

ZARAGUETA HERRI ESKOLAKO GURASO ELKARTEA

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!