Mari Kontxiri agurra

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2015ko api. 28a, 22:30
Gaurkoa izan du azken lan eguna, jubilatu baitzaigu!

Kantuz kantari zuretzat

Gaurkoan gatoz bertsotan

Erretiroa gaur hartu eta

Marikontxi agurtzekotan.

 

Apirilak hogeitazortzi

Sanprudentza egunean

Gogoan izango dugu

Gaurkoa etorkizunean.

 

Zintzo demonio ibili da

Zaraguetako geletan

Gure artean estimua

Jasoa du bene-benetan.

 

Hemendik aurrerakoan

Onena opa dizugu

Osasuna lagun eta

Izan zaitez zoriontsu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!