Oh Zerain, zeinen polita den Zerain

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2015ko aza. 9a, 12:13

Asko gozatu dute LH 3,4ko ikasleek Zerainen pasatako egunetan.

Harizti-erdi aterpean maletak utzi ondoren, pil-piilean genituen emozioak baretzen joan ziren jokuei eta farrari tokia utziz.

Burdinmendira iristean, aspaldiko meatzarien lanak ezagutu eta eurek egindako galerietatik ibli ginen satorren modura.

Ondoren, Alustiza anaien zerrategia ere ezagutu genuen eta uraren indarrez egurra mozten eta bonbilla pizten ikusi genituen.

Hurrengo egunean, Segurako Ondarre baserrian gazta egiten ikasi genuen. Dastatu ere bai gazta goxoa menbrilloarekin! Arratsaldean, aspaldiko kartzelan sartu eta handik bolatokira. Gure arteko txapelketan gustura ibili ginen arrataaldean. Izan ziren txapelketan ibili nahi izan ez zutenak ere, eta ezkurrekin eta harri-koskorrekin kuxinaketan ibili zirenak.

Eta etxerako bueltan besazpian ogia! Hortan aritu ginen azken goizean. Ogia oratzen ilusioz beteta opariarekin itzuli nahian,

Poz-pozik eta alai etorri gara Zeraindik. Hala dio bertan asmatutako kanta honek

 

Oriotikan joan nintzen Zerain ikustera

Han ikusi genituen ardi txuri-txuriak

 

Oh Zerain... Ze polita den Zerain...!

Handikan etorri nintzen

poz-pozik eta alai

 

Txindoki eta Aizkorri genituen parean

bolatokitik ikusten genituen aurrean

(Oh Susan doinua)

Zaraguetako IPI

LH3 3 eta LH4ko ikasle eta irakasleak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!