DYAkoak Zaraguetan

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2016ko eka. 21a, 12:15

Udako oporren atarian gaudela, DYAko bolondresak egon dira Zaraguetan HHko ikasleei ahulkuak ematen. Clown batekin oso ordu dibertigarria pasa genuen, eta gauza garrantzitsuak ikasi genituen hondartzara joaten garenerako: albokoak errespetatu behar ditugula, beroa egiten duenean ura asko edan behar dela,  eguzkitako-krema eman behar dugula, burua txapel batekin babestu behar dugula, zakarrak ezin direla lurrera bota, sorosleen aginduak bete behar ditugula,bandera gorria badago ezin garela uretan sartu...  Jasotako aholkuak kontuan izango ditugu hondartzara joaten garenean.  Eskerrik asko DYAko bolondresei eta ONDO PASA UDA.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!