Ipuinak, garaiko elikagaiak eta bertso txiki bat

Eguraldi ona aprobetxatuz, Haur Hezkuntzako haurrak herriko liburutegira bixitatxo bat egin zuten ostegun goizean. Liburutegian ipuinekin abentura desberdinak bizi ondoren, ostegunetako Azokan garaiko fruta eta barazkiak ikusteko aukera izan zuten. Eta hamaiketakoa egin, eta parkean jolasean ibili aurretik, Goiko-kaletik ibilalditxo bat egin, eta  Pilliku plazan Maria Maestrak hainbat oriotarrei irakatsitako "bertso txiki bat"  bertsoa abestu zuten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!