Euskararen eguna

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2016ko aza. 22a, 16:41

Euskaraz eta kitto Eskola-Erronka martxan jartzeko asmoa daukagu.

Aurten Euskara Eguna aitzaki hartuta Euskaraz eta kitto eskola-erronka abian jarri nahi dugu Zaragueta IPI Herri Eskolan. Horretarako, Lasarte-Orian euskararen erabilpena bultzatzeko luzatu duten apustua hartu dugu eredu, gurera egokituz.

Erronkaren protagonista euskararen alde aurrera egiteko prest dagoen eskolako edozein heldu izango da, bai guraso, bai langile,. Baina protagonista guztiek ez dute paper berdina izango, txapa desberdinak soinean eramanez, batzuek euskaraz hitz egiteko konpromezua hartuko dute –Hitz-on– eta besteak prest egongo dira, ulermen maila landuz, euskaraz entzuteko –Belarri-on–.

Hitz-on txapa soinean eramateak konpromezu hauek dakartza berekin:

  • Inguruan (etxean, lagunartean, lantokian...) dituzun ezagunekin euskaraz egingo duzu, nahiz eta beraiek, zuri gazteleraz erantzun
  • ezezagunekin hitz egiterakoan, lehen hitza euskaraz egongo duzu, eta, ulertzen badizute, euskaraz jarraituko duzu beraiek erdaraz erantzuten badizute ere
  • Hilabeteko konpromezua hartzen da

Belarri-on txapa soinean eramateak dakarren konpromezua honakoa da:

  • Euskaraz zuzentzen bazaizu inor, euskaraz entzutea, nahiz eta zuk erdaraz erantzun
  • Hilabeteko konpromezua hartzen da

Erronkaren iraupena: abenduaren 2an hasiko da eta abenduan zehar iraungo du.

Gai izango ote gara Zaraguetako eskolako guztiok 30 egun euskaraz aritzeko?

Anima zaitez eta izena eman ezazu azaroaren 25a baino lehen

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!