ZARAGUETA AZAROAK 25AREKIN BAT EGINEZ

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2016ko aza. 25a, 14:15
IPI Zaragueta Herri eskolako ikasle eta irakasleak, azaroak 25 egunean aldarrikapenarekin bat egin dugu

" Emakumeenganko indarkeraren aurkako nazioarteko eguna" da azaroaren 25a. Tristea da, bai egun hau egon behar izatea. Zaraguetako ikasle eta irakasleak egunarekin bat eginez eta "tratu onekin dantzan" lelopean, zinta dantza egin dugu eskolako frontoian. Horretaz gain, eskolako sarreran jarri dugun puntu more erraldoiean, ikasleek asmatutako leloak ere itsatsi ditugu.

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA GEHIAGORIK EZ, MESEDEZ!!!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!