BELARRION! eta HITZON! KANPAINA

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2016ko abe. 22a, 16:30

Aurtengo Euskararen Egunarekin batera HITZON! eta BELARRION! kanpaina abian jarri zuen Orioko Zaragueta Herri Eskolak abenduaren 3an. Bertan, irakasle guztiek eta guraso talde batek HITZON! txapa soinean eraman dute 20 egunetan. Helburua lehen hitza beti euskaraz egitea izan da, jendeak gaztelaniaz erantzuten bazuen ere. Ohitura honekin hizkuntzaren erabilera sustatzea eta areagotzea izan da. Bestalde, BELARRION! txapa zeramaten gurasoak euskaraz hain trebaturik ez egon arren, etengabe euskaraz entzutea izan da beraien zeregina.

Lizardik zioen bezala, "asabaren baratza zaharrean" ereindako haziak izango al du uztarik?. Hori denborak esango du, baina argi dagoena ohitura aldaketak ezinbestekoak direla herriko betiko hizkuntzak behar duen lekua ziurta dezan eta luzarorako zutabe sendoa izan dadin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!