OLENTZERO ZARAGUETAN

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2016ko abe. 23a, 16:37

Olentzero izan dugu gaur bixitan Zaragueta Herri Eskolan. Urduri xamar egon gara gaur goizean etorriko zela bagenekielako. Eta azkenean, goizeko hamarrak aldera, San Joan ermitako bidetik behera, han azaldu da gu agurtuz.

Gero,gurekin kontu-kontari egon ondoren, elkarrekin Gabonetako abestiak kantatu ditugu. Gelarako oparitxoak ere ekarri dizkigu, eta azkenean bihar arratsaldean herriko plazan berriz ikustekotan geratu gara.

ZARAGUETAKO HERRI ESKOLAK FESTA ZORIONTSUAK, ETA URTE BERRI ONA OPA DIZUE HERRITAR GUZTIOI

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!