ANGULEN PROIEKTUA

Angula eta angularen arrantzak Orion izan duen garrantziaz jabeturik "Angulak" proiektuaren inguruan lanean ibili gara azken aldian Zaraguetako Haur Hezkuntzako ikasleak.

Bi gurasok ekarrita angulak izan ditugu gela guztietan, eta haien zainketaz arduratu gara. Erakusketa bat ere jarri dugu eskolan anguletan ibiltzeko behar diren jantzi eta tresnekin. Iturri desberdinak erabilita informazio asko jaso dugu. Guraso batek bere motorra autopista azpira hurbildu, eta angulak nola arrantzatzen diren irakatsi digu. Eta bukatzeko, gelan eduki ditugun angulak jangelan prestatu eta dastatzeko aukera izan dugu.Zenbat ikasi eta zein ondo pasa dugun!!!

Eskerrik asko Unai eta Batis emandako laguntzagatik!