40.URTEURRENEKO OSPAKIZUNEN AMAIERA

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2018ko mar. 21a, 17:26
Bazkari eta kantu giroan amaituko ditugu apirilaren 21ean 40. urteurreneko ospakizunak eskolako frontoian.

Ospakizun ikasturtea izaten ari da Zaragueta herri eskolako komunitatearentzat: 40 urte bete dira ikastetxea euskarazko irakaskuntza eskaintzen hasi zela. Ospakizunak bukatzeko, herri bazkaria antolatu dugu. Bertara gonbidatuta zaudete urte hauetan guztietan zuzenean edo zeharka Zaragueta osatu duzuen eta osatzen duzuen guztiok: ikasleak, gurasoak, langileak, laguntzaileak... Aukera ona izango da elkarren berri izateko eta istorio zaharrak eta berriagoak partekatzeko.

 

Bazkaria apirilaren 21ean izango da, Zaraguetako frontoian. Ez da bazkari hutsa izango, Benta Zaharreko Mutiko Alaiek girotuko baitute eguna: bai bazkalaurreko kantu-poteoaren bidez (11:30ean, herritik eskolara), bai bazkalosteko kantu festaren bidez.

 

Herri bazkaria Zaraguetan

Eguna: apirilaren 21a, larunbata.

Non: Zaraguetako frontoian.

Menua: Babarrunak sakramentu guztiekin eta postrea (gazta eta irasagarra). Edateko, sagardoa egongo da barrikotean.

Prezioa: 7euro.

Izena emateko: Zaragueta Herri Eskolan, Kultur Etxean, Uranga burdindegian eta Kolon Txiki tabernan.

Izena emateko epea: martxoaren 26tik apirilaren 16ra arte.

 

Animatu eta etorri bazkaltzera!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!