ZARAGUETA HERRI ESKOLAKO JAIALDI ARRAKASTATSUA

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2018ko eka. 18a, 10:51
Joan den ekainaren 16ean Orioko Zaragueta Herri Eskolak bere eguna ospatu zuen.

Ikasleek beraien gurasoen aurrean dantzak eta abestiak aurkeztu zituzten. Giro ezin hobean gauzatu ziren ekitaldi guziak. Ondoren, Herri Bazkaria eta haurrentzako puzgarriak eta jolasak egon ziren. Beste urtebetez, Herri Eskolan sinesten duten guraso, irakasle eta herritarrak bildu ziren.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!