ZARAGUETA ESKOLAREN EUSKARAZKO LIBURUEN V. TRUKE AZOKA

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2019ko aza. 20a, 13:35

Euskararen eguna ospatzeko  Zaragueta Herri Eskolak hainbat ekitaldi burutuko ditu datozen egunetan abenduaren 3an amaiera emanez. Horien artean,  aurreko urteetan bezala, herritarren artean  euskarazko liburuen truke azoka indartu nahian jarraituko du irakurzaletasuna eta liburuen berrerabilpena bultzatzeko asmoz.

 

Ekimenak bi fase izango ditu:

 

  • Liburu bilketa:  liburuak jaso eta egoera onean daudela egiaztatu ondoren, truke azokarako txartela emango da (haur , gazte edo helduen literatura).

     -   Azaroaren 26 eta 28an  Zaragueta Herri Eskolan  16:00etik 16:45era.

- Azaroaren 26 eta 28an Kultur Etxearen aurrean17:00tik 17:45ra.

 

Bete beharreko baldintzak: euskaraz idatziak izatea eta egoera onean eta osorik egotea.

 

·          Liburu trukea: abenduaren 3an, azoka egunean, txartel bakoitza sailkapen bereko edozein libururengatik trukatu ahal izango da.

-          Zaragueta Herri Eskolan  arratsaldeko 16:00etik  17:00era.

-          Kultur Etxearen aurrean 17:15tik 18:15ra.

 

Oriotar guztiak gonbidatuta zaudete ekimen eder honetan parte hartzera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!