Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dute Zaraguetan

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2019ko abe. 20a, 08:44

Mari Domingiren eta Olentzeroren bisita izan dugu eskolan

 

Ostegun goizean HHko ikasle eta irakasleek Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu Zaragueta Herri Eskolan. Adar hotsa entzun dugu lehenengo, eta eskolako terrazara irten gara 10:00al aldera. Han ikusi ditugu biak San Juan elizako aldapatik behera etortzen. Gero, eskolako erabilera anitzeko gelan harrera egin diegu. Une goxoak pasa ditugu elkarrekin kontu-kontari eta kantatzen. Gure ametsa egi bihurtu da, eta beste urte batez Olentzero eta Mari Domingiren bisitarekin gozatu dugu eskolan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!