Zaragueta Eskolak koronabirusari aurre egin dio

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2020ko mar. 24a, 10:30

Zaragueta IPIk bere eguneroko jarduna moldatu behar izan du koronabirusa dela eta. Hala ere, ikasturteak aurrera jarraitzen du etapa eta maila guztietan.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko administrazio eta zerbitzuen sailburuordearen argibideak jarraituz, Orioko Zaragueta Eskolan koronabirusa dela eta eskola-jarduera presentziala eten behar izan dugu. Honek, ordea, ez du eten ikasleen prestakuntza akademikoa.

Lanak eta ikasketak online jarraituko dituzte ikasleek. Prozesu berri hau ahalik eta hoberen egiteko asmoz, eskolako zuzendaritza eta irakasle taldea guztiz koordinatu dira. Horretarako, Google-ek eta beste hainbat plataformek eskaintzen dituzten tresnak erabiliz, batzar pedagogikoak funtzionatzen jarraituko du. Gainera, ikasleen aurrerapenak, trabak eta beste hainbat kezkei soluzioa emateko, talde bakoitzeko tutoreak ikasketaburuarekin harreman zuzena izango du, online egunero bilerak eginez. Helburua, eskolako kideen artean komunikazio bikaina izatea da.

LH eta HH
Zaraguetako IPIko zuzendaritza taldeak eta irakasleek jakinarazi dute hezkuntzako etapa ezberdinek kurtso akademikoaren jarraipen ezberdina izango dutela.

Haur Hezkuntzako ikasleen jarraipena irakasle eta gurasoen arteko komunikazioaren bidez egingo da. Irakasleek etxera eraman dituzte ikasleen helbideak, telefono zenbakiak, eta gurasoen emailak. Honela, gurasoak uneoro jakingo dute beraien seme-alabekin zer lan landu dezaketen eta, haiekin batera hezkuntzan gozatzeko aukera izango dute.

Zaraguetako lehen hezkuntzako ikasleak bi taldetan banatu dituzte eta badute zeregina. LH-ko lehengo mailatik laugarrenera artekoentzat irakasleek testu liburuak eta lan koadernoak markatu zituzten, lana argi lagaz. Hauen jarraipena egiteko irakasleek gurasoekin zuzeneko harremana dute e-posta bidez.

Aldiz, LH 5. eta 6. mailako eta DBHko ikasleen jarraipen akademiko osoa online egingo da. Drive, classroom, eta beste hainbat tresnen bidez, irakasleak eta ikasleak egunero harremanetan egongo dira, zalantzak argitzeko, lan irizpide berriak ezartzeko… Horretarako, eskolak ikasle guztien ikasketa prozesua bermatzeko, behar izan den guztietan ikasleei ordenagailuak erraztu dizkie.

Honela, irakasle eta ikasleen jarduna errazteko asmoz, Zaragueta Eskolak ikasleei gomendatu die etxean lanean jarraitzea ea lan ohiturak barneratzea  Honela, behin dena normaltasunera bueltatzen denean, beti bezala lanean jarraitu dezaten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!