Zaragueta IPI, ikasleen beharrak bermatuz

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2020ko mar. 27a, 12:57
Zaragueta IPIk ikasle guztien beharrak bermatu asmoz hainbat " ikasbide" zabaldu ditu haur eta gazteek etxetik eta etxean lanean jarrai dezaten.
Orioko eskola publikoan ere egunerokotasun berri honetara ohitu behar izan gara. Gogoz kontra eta bat-batean etorri zaigun egoerak inoiz bizi izan ez dugun momentu batean jarri gaitu. Orain dela ez asko ezinezkoa izango litzateke hezkuntza akademikoa aurrera eramatea, aldiz, jada teknologizatuta gauden gizarteak baditu bere abantailak: etxetik normaltasun erlatibo batean klaseak jarraitzea.
Prozesu berri honi aurre egiteko beharrezkoa da komunikazio eta koordinazio zuzen bat, bai irakasle artean, baita ikasle eta familiekin. Horretarako, Zaragueta IPIk, inor atzean ez uzteko, behar izan duten ikasleei ordenagailuak eskaini dizkie. Eskola publikoaren bete beharra da inor ez atzean lagatzea, eta Zaraguetak hau garbi izanik, ikasle ororen beharrak bermatu ditu.
Koronabirusak hezkuntza munduan sortu duen ezjakintasun, kezka eta egonezinaren aurrean Zaragueta IPIk, ikasleen prozesu akademikoa eten ez dadin, online egingo den jarraipen akademikoa eramango du aurrera.
Honela, Zaraguetak adore eta indarra bidali nahi die egunero birus berri honi aurre egiten dieten profesionalei. Guztiok bat egingo diogu aurre!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!