ORIOKO ZARAGUETA IKASTETXEAREN IKASTURTE HASIERA

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2020ko ira. 9a, 08:46

 

 

6 hilabete elkar ikusi gabe egon ondoren, ikastetxeko atarian elkar ikusi gara. Emozioz beteriko uneak izan dira, norbera bere musukoarekin eta arau berriei aurre egiteko prest. Aro berri honetan ezarririko araudiari jarriki, eskuak garbitu, termometroaz tenperatu hartu eta talde bakoitza bere irakaslearekin abiatu da ikasgelara. Norabidearen geziak jarraituaz eta gela topatu ostean, zer kontatua eta adierazia izan da. Gogoz eta lanari ekiteko asmoaz gerturatu gara,  eta gelaz kanpo egondako uneak nolakoak izan diren jakiteko aukera ezin hobea izan da.

Erronka galanta dugu aurretik, ikasturte berezi honi aurre egin behar diogu. Denok elkarlanean, elkarren osasuna  zainduz, eta elkarri babes emozionala eskainiz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!