Patri Espinarekin lankidetzan

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2020ko aza. 16a, 15:30

Azken bi asteetan DBHko ikasleek mendi orientazio ikastaroa egin dute Patri Espinarren laguntzarekin. Ikastaroaren bukaeran hitzaldia eman du emakumeak eta kirolaren inguruan, bere kirol ibilbidea kontatuz eta bideak irekitzeko lanketa azalduz.

Aurten bizi dugun egoera kontutan izanik zenbait ekintza antolatu da Gorputz Hezkuntza saioetan. Oraingoan, Mendi Orientazioa egiteko Patri Espinar izan dugu gurekin. Patri Espinar jarduera fisiko eta kirol zientzietan lizentziatua izateaz gain, mendi gidari izateko titulu espezifikoa ere badu, eta bere konpetentziak elkarbanatzera etorri da eskolara. Hainbat jarduera egin ditugu ikasleak orientazioan trebatuz. 

Gainera, azken egunean hitzaldi bat eman du DBH ikasle guztiei zuzendua. Izan ere, pilotan munduko txapelduna izan da, Futbolean goi mailan jokatu du eta gaur egun pilotan goi mailan jarraitzen du. Horrez gain, emakumearen aldeko hainbat plan burutu ditu, horien artean Emakumea Pilotari Programa, Emakumea eta Mendi Orientazio Programa eta Emakume Surflari. Emakumeen aldeko lan guztiaz hitz egin digu, eta ETBko "Konkis" programa arrakastatsuan izandako bizipenez ere jardun zaigu.

Emakumeen kirolaren alde egin eta egiten ari den guztiagatik

MILA ESKER PATRI!!!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!