Orio-Londres: Kaixo Nait Charif familia!

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2021ko mar. 14a, 10:48

Zaragueta Herri Eskolako ikasleek Londresen bizi den Nait Charif familiarekin hitz egin dute.

Dakizuenez, gure eskolako Sara, Reda eta Aia Londresera bizitzera joan ziren duela hilabete batzuk. Asko botatzen ditugunez faltan, bideo deia egin dugu familia osoarekin!!! 

5 urtekoek marrazkiak egin ditugu Sararentzat eta banan banan erakutsi dizkiogu. Gainera abesti bat prestatu eta asko maite dugula esan diogu! Amaitzeko, guztiok batera, taldeko argazkia atera dugu:

Oso polita izan da zuek berriz ikustea familia! 

Besarkada bat Orioko Zaraguetatik Londreseraino!!!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!