LGTBIfobiaren Aurkako Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2021ko mai. 17a, 16:15
Zaragueta Herri Eskolan LGTBIfobiaren Aurkako Eguna ospatzen ari gara. Aniztasuna gure gizartea aberastu eta kolorez betetzen duen balore bat dela sinesten dugu!!!

Gaur , maiatzak 17, LGTBIfobiaren Aurkako Egunean, jarduera desberdinak aurrera eramaten ari gara Zaragueta Herri Eskolako etapa guztietan. Jarduera hauen helburua Eskola  Komunitatea gaiarekin sentsibilizatzea, eta jarrera pasiboak alde batera utzi eta LGTBIfobiaren aurkako jarrera duten persona aktiboak heztea da.

Adinaren arabera, jarduera desberdinak burutu ditugu. Nahi izan duen guztiak,  azazkalak ostadarraren koloreekin margotzeko aukera izan du, esate baterako.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!