Zaragueta Irratia martxan

Kaixo, irrati zaleok:

Datorren urriaren 5etik aurrera Zaragueta Irratia martxan jarriko dugu. Aurtengo ikasturtean tailerretan landuko dugu eta asti gehiagorekin maiztasun handiagoa izango dute irratsaioek.

Herriko albisteak, elkarrizketak, menua, urtebetzeak, erreportajeak eta beste hainbat gauza izango dira entzungai. Beraz, 11:40ean entzungo dugu eta gerora blogean zintzilikaturik egongo da. Lehenengo irratsaioan LH5eko taldeko ikasleak izango dira esatari.

Entzun Zaragueta Irratia!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!