SAN MARTIN EGUNA ZARAGUETA IPI HERRI ESKOLAN

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2022ko aza. 11a, 16:18

Gaur San Martin Eguna izanik, eta Orioko usadioari jarraituaz, Zaragueta Herri Eskolak kantu saioa egin du arratsaldean udazkenari gorazarre eginez. “Gaztaina saltzailea”, “Markosek egin eban” eta “Aurten gaztaina urtea da” abestiak kantatu dituzte giro ezin hobean.

Ondoren, gaztainak  jan dituzte eta azkenik, LH6koek buruhandiekin girotu dute arratsaldea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!