ELKANOREN MUNDU BIRA

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2023ko mar. 10a, 12:56

Gelan asko ikasi dugu ebaluaketa honetan: puntu kardinalak (hegoa, iparra, ekialdea, mendebaldea), ozeanoak, klimak, mapa digitala… Gai hauekin erabat murgiltzeko, LH4.mailako ikasleok ebaluaketa honetan Juan Sebastian Elkanoren mundu bira lantzen aritu gara. Zenbat itsasontzi abiatu ziren eta zenbat heldu ziren, zenbat marinel abiatu eta zenbat iritsi ziren, itzuliaren iraupena… Hainbat gai jorratu ditugu eta aldi berean asko ikasi dugu. Pelikula bat ere ikusi dugu eta irrikaz, gainera.

Gure jakintza kalera atera nahi izan dugu eta Getariara joateko  baino gauza hoberik ez zaigu bururatu. Hori dela-eta, herriko kaxkoan dagoen Elkano Escape Roomera (Elkano Ihesgelara) hurbildu gara gure jakintza neurtzera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!