AHOZKOTASUNETIK BERTSO MUNDURA

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2023ko eka. 13a, 15:49

Ahozkotasuna lantzeko urte emankorra izan da aurtengo ikasturtea. LH5 eta LH6 mailetan “Bertsolaritza Hezkuntza arautuan” lantzen da. Hizkuntzaren erabilpena trebatzeko lan tresna paregabea suertatzen da bertsolaritza eta astero ordu bat eskaintzen zaio. Azken urteetan bezala, Iñaki Gurrutxaga bertsolaria izan dugu irakasle. 

Ikasturte hasieran esan zuen bezala, bat-batekotasunak izan du garrantzia. Koadernoa erabili gabe bat-batean aritu dira ikasleak. Jarritako ariketak hartara bideratuak izan dira: oinak jarrita kopla osatu, hasierako puntua emanda kopla osatu, gaia emanda kopla osatu… Jendaurrean abesteak daukan irrika puntua nola gainditu behar den erakutsi digu Iñaki Gurrutxagak. 

Taldeka nahiz binaka aritu dira eta bata bestearen beharraz jabetu dira ikasleak. 

Ekainaren 1ean LH3 eta LH4ko ikasleen aurrean ordu eta laurdeneko saioa eskaini zuten. Oso gustura aritu ziren eta datorrengo ikasturtean ikasle izango direnek gogotsu entzun zuten.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!